Quantcast
Channel: Internet – MUko Informazio Sistemak
Viewing all articles
Browse latest Browse all 15

Eduroam-en gaude

$
0
0
Kaixo guztioi. Urte luzez saiatzen ibili ondoren… Mondragon Unibertsitateak eduroam WiFi sarea martxan jarri du. eduroam WiFi sarea Mondragon Unibertsitateko erabiltzaileentzat eskuragarri dago jada eduroam-en federatuta dauden nazioarteko erakunde guztietan, eta Mondragon Unibertsitateko campus guztietan dago eskuragarri eduroam-en federatutako erakundeen erabiltzaileentzat. Hasteko, hurrengo bideoan eduroam zer den ikusi dezakezue: Dagoeneko eduroam zer den dakizuenez… gure gailuetan nola konfiguratu dezakegun ikusiko dugu. Oso erraza da. Ikusi dezagun nola konfiguratu gailu mota ezberdinetan: Ordenagailu eramangarriak: Microsoft Windows Hasteko cat.eduroam.org webgunean sartuko gara, eta bertan hurrengo irudian ikusten den botoian klik egingo dugu (*): Irekitzen den orrian, goiko eskuinaldean Mondragon Unibertsitatea erakundea aukeratuko dugu. Hau egitean zerrendan agertzen direnen artean “eduroam-xxx-Mondragon_Unibertsitatea” izeneko instalatzailea jaitsiko dugu (xxx gure sistema eragilea litzateke). Orain instalatu egingo dugu, eta horretarako jaitsi dugun instalatzailea exekutatuko dugu: “Siguiente” botoian klik egin eta ohar bat erakusten zaigu instalatzailea Mondragon Unibertsitateko erabiltzaileak..

Viewing all articles
Browse latest Browse all 15